Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Nahikari Gabilondo
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Nahikari Gabilondo
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. EIZAGIRRE:
Aita ta amak etxean beti
tratatu naute xuabe,
aitak bezela ardoa edanez
afaltzen nun parez pare;
aitatxorekin ni futbolean
aritu ohi nintzen trebe
eta aitari jarraitu diot
maitasun kontuan ere. (bis)
GABILONDO:
Arraro samar igaro dezu
Estitxu azken bolada,
lehenengo sustoz hartu det baina
gero hamaika algara!
Neskak gustatzen omen zaizkizu,
gauza xelebrea, hara;
zu lasai egon pasako zaizu
adinaren kontua da. (bis)
E. EIZAGIRRE:
Aizu, amatxo, ez dezu ondo
ulertu eta barkatu;
lesbiana hitzak zer esan nahi dun
ez al zera konturatu?
Maitasun kontun gauza bakarra
dezaket nik desiatu:
zuen maitasuna pasa zen baino
gurea ez bedi pasatu. (bis)
GABILONDO:
Nonbait denborak ez du aldatuko
zure sexuzko kondukta,
gustora antzean omen zabiltza
neska-laguna hartuta;
neskazalea da zure aita,
hori ezingo det uka,
beraz etxera ez zazu ekarri
aitak kenduko dizu-ta. (bis)
E. EIZAGIRRE:
Orain brometan hartua dezu
baina nik daukat trantzea!
Ikusten danez neska-lagunak
itxirik dauka etxea.
Ama bezela tokatzen zaizu
erabakia hartzea,
beste alaba onartu edo
dezun bakarra galtzea. (bis)
GABILONDO:
Nahiz hasieran ikusten nuen
nahiko modu kaxkarrean,
emakumeok molda gintezke
denok era ederrean;
pentsatu gabe geratuko naiz
hau onartu beharrean,
ama bat ama izaten baita
onean eta txarrean. (bis)