Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jokin Uranga
2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jokin Uranga
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
SARRIEGI:
Orain artean etorri gera
nahiz ta markarik ez hautsi
ta horri esker diogu biok
gure sasoiari eutsi.
Txindokik ere gain eder hori
sarri digu erakutsi,
urtetan zehar egin deguna
orain zertarako utzi? (bis)
URANGA:
Mendi aldera joaten ginen
maiz izerdi patsetan blai,
biok alkarri eskutik helduz
oso pozik eta alai.
Nere bihotzak orain ordea
ez du lehen hainbeste dohai,
Txindokiraino abiatuta
ez dut zerura joan nahi. (bis)
SARRIEGI:
Oso gustora gelditu zera
zeruarena esanda,
baina Txindokin ni pozik nago
zerua gertu izanda.
Gora igo ta ondoren bueltan
Larraitzen pintxo ta salda;
atzo hain sano eta gaur berriz
halako paliza al da? (bis)
URANGA:
Lehen horrenbeste fede ezin dut
jarri nik orain gaurkoan
eta senarra ikusten zaitut
hain egoera bapoan;
eta mesedez hemen gelditu
ta ez Txindokira joan,
dena alperrik izaten baita
garaia pasatakoan. (bis)
SARRIEGI:
Garairik ez da oraindik pasa,
oraindik sasoiko gaude;
mendia det nik nere bizitzan
oinarri eta zutabe.
Zuk esan dezun bezela nahiz ta
suertatu litekeen grabe,
nere bizitza ez da bizitza
Txindokira igo gabe. (bis)
URANGA:
Zu hemen ere bizi zaitezke
mendian bezain ederki,
nere ondoan badaukazu ta
han goian hainbeste toki.
Geure etxeko sofan etzanda
egongo gera egoki,
gaurtik aurrera amets goxotan
ikusiko dut Txindoki. (bis)