Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia, Aritz Zerain

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Actuación
2001-04-21 Urnieta Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Autores
Zelaia, Iñaki
Zerain, Aritz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Zu, Iñaki, hirugarren aldiz zoaz diru eske Aritz esponsorrarengana, Everesteko espedizioa dela-eta. Aurreko bietan ez duzu gailurra zapaldu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia, Aritz Zerain

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ZELAIA:
Bi alditan igotzen
saiatua lehen,
baina ez nuen izan
nik nahi aina kemen;
ta hirugarren aldiz
ni neu nago hemen
ta neuk egiten dizut
propaganda gehien. (bis)

ZERAIN:
Eskean zatoz berriz
aldarte onian
ta ni berriro nago
ezezko planian;
propaganda egiten
zure esanian,
baina zertarako det
txarretik denian. (bis)

ZELAIA:
Zu entzutiak orain
ematen dit pena,
oraindikan hanketan
badaukat kemena;
inork uste ez dula
igoko naizena,
ta txarrena bihurtu
daiteke onena. (bis)

ZERAIN:
Mendizalea zera
baina ez jatorra,
Everesta badakit
hain dala gogorra;
igo nahi dezu eta
badezu hor zorra,
Iberia har zazu
Iñaki esponsorra. (bis)

ZELAIA:
Iberiakin ezin
juan urrutira,
aspaldi jarri nintzen
beraiei begira,
baina ni igoko naiz
Everest mendira,
buru gogorrak beti
igotzen baitira. (bis)

ZERAIN:
Buru gogorra zera
eta astakirten,
horregatikan berriz
nahi zenduke irten;
baina zure ametsak
nahi ditut nik eten,
buru gogorra naiz ta
nik ez det ematen. (bis)