Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zer ote degu edozein ere
jarrita diruan menpe,
ejenplotxo bat badut hemen ta
uztartutzeko bait gaude;
diruarekin itsututzen da
uste gabez hainbat jende
diruagatik gelditu naiz ni
ez diru ta ez adiskide.
Dirua beti maltzurra degu
ez da ez etsai bakarra
baina askotan azpi jokuan
jartzen bait du hatzaparra;
diruagatik itzuli zaizu
zuri maitasun garra.
Dirua beti morroi ona da
baina oso nagusi txarra.
Txanponik gabe lagunak ginan
beti gu bik elkarrekin
baina aberastu zeranean
joan zero berarekin.
Diruagatik laguna galdu
nork ez luke hartuko min,
holako zerbait gertatutzen da
gaur egunean Euskadin.