Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Actuación
1988-03-20 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolaris / Autores
Alkhat, Ernest
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Adiskide zenuen batek, aberastu denez geroztik, ez du zurekin deus jakin nahi.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ene mezua eman nezake
hainbeste jende airosi
batzu errexki erre ditazke
ta beste batzu egosi;
Euskal Herria elkarrekilan
behar dugu inharrosi
diru kontuan baztertu eta
jende pila bat dagotzi,
anaitasuna ene ustean
ezin da diruz erosi.

Diruan aski Euskal Herria
dago ainitzen kalterat
dirudunetan diferentzirik
ez batetikan bertzerat;
guk bihotz on bat daukagu eta
bide hortatik atera
lehen laguna izan dut eta
nago hunen erraiterat:
dirua badu bere helburu
joan bedi Pariserat.

Orai artean diru kontua
ardura daukat entzuna
eta bihotza kolpatzen deraut
berri hoien oihartzuna
zenbait ideal badaukagu ta
badaukagu osasuna
nortasuna ta Euskal Herria
dago gure ontasuna;
ez da diruaz egongo nehoiz
herriko etorkizuna.