Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Taberna

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Actuación
1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolaris / Autores
Taberna, Mikel
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Goizeko ordulariari bere doinua entzutean.
Gaiari oharrak
Aurkezlearen kartzelako lanaren aurkezpena: "Orain gartzelako gaian sartuko gara.
Beraz, J. M. Argiñarena ezik gainerako bortzak kanpora daitezen eskatuko diegu. Bi zatitan
banatuko da Ian hau:
1. Emandako bukaerarekin bertsoa osatu behar dute.
2. Emandako gaiarekin hiru bertso osatu doinu eta neurri librean."

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Taberna


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zure ahotsaz egunon esan
didazu eginik kantu
eta bertsotan nolabaitean
eginen dut arrapostu.
Hementxe hero-bero nengoen
eta behar dut jokatu,
egia esan zure kantuak
ez nau ni gehiegi poztu.

Zure kantua entzun ondoren
agurtu behar dut dama,
eta elkarri eman beharra,
orain gustoz muxu bana.
Askotan ezin jasan izaten
dut zure kantuan zama,
oroitarazten bait dit egin behar
dudala geroan Iana.

Zure hots hori entzun ondoren
jeikitzeko nago nagi,
erran bezala gustagarria
ez da izaten gehiegi.
Jeiki beharra maitia agur
eta beti legez segi,
gaurko eguna atzokoa baino
hobea gertatu bedi.