Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-03-13 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Joxe Aristorena, Xalbador Madariaga, Bautista Perurena

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Actuación
1988-03-13 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolaris / Autores
Aristorena, Pablo Joxe
Madariaga, Xalbador
Perurena, Bautista
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Eta orain hirukotea; Aristorena, Xalbador Madariaga eta Bautista Perurena. Aristorena maisua do. Eskolan belarriondokoa eman dio mutiko bati, Xalbador Madariagari; eta Batista, mutikoaren aita. Hasi maisua.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1988-03-13 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Joxe Aristorena, Xalbador Madariaga, Bautista Perurena

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aristorena
Gure Xalbador mutil-neskekin
ari zen zizti ta zazta,
abisurikan n!k eman diot
behin baino gehiago basta.
Aizu Batista zure semeak
azkenik eman dit nazka,
horregatikan ondo mereziz
eman diot hortxe kaska.

X. Madariaga
Maisuzar honek belarriondun
eman izandu dit mina,
eta hori do nere aitak e(re)
sentitzen duen haundina.
Hari izaten da beti azkenik
maistru gaistuen propina,
orain joka ne(r)i erakutsi nahi
le(he)no berak ez dakina.

B. Perurena
Ederki samar egin diozu
horregatik zera maisu,
errespetua jarri (du)zulako
asko alegratzen na(u)zu.
Berriz e(re) konponduko gerade
bai ongi ni eta zu,
ederki e(g)ina dago hori
merezirik zanpa dezu.

Aristorena
Bildurrez nengon etorri baita
bere bastoi eta guzi,
pentsatzen nuen gaurko honetan
zer behar gendun ikusi;
eta batere espero ez nu(e)la
semearen aurka hasi,
eskerrik asko Batista baina
hainbeste ez nun merezi.

X. Madariaga
Gaur egunean maisu batzuek
dira haren traidoria,
mutiko gaixo, jota lurrera
hor izandu eroria.
Berriz eskola ikasteko (e)re
nola izango dek humoria,
seme gaixuak pagatutzen du
aita gaixtun ondorioak.

B. Perurena
Aizazu seme maisun esana
aitak beti du sinistu,
etxean gezur esan hutsakin
ez bailitake kunplitu.
Maisuak esandakuak ere
behar dirade aditu,
ai zure aita za(ha)r honek ere
holakoak hartu balitu.

Aristorena
Ordun Batista zu (e)re halako
kontuak zera paseak,
noski ez baitira txantxetarako
maisu onaren klaseak.
Xalbador ondo portatu edo
a zer belarri luzeak,
zuk etxetik to nik eskolatik
joango zaizkio haizeak.

B. Perurena
Nik e(re) neria esan behar dut
guztiok entzun dezaten,
nere seme hau hemen ari zait
disgusto asko ematen.
Maisua oso fina dabila
gezurrik ez du esaten,
hau eskolara bialdu eta
sagar kokotiak jaten.

X. Madariaga
Maisua aita ume gaixuntzat
hok daukaten kontzientzia,
deretxuarik ez da umetxiki bat
hola joka ibiltzia;
hobe lukete etxian ondo
hartu to gobernatzia,
ederrak hartu beharzte biok
ni eskoltik gelditzia.