Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Joxe Fermin Argiñarena

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Actuación
1988-03-20 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolaris / Autores
Aburuza, Lontxo
Argiñarena, Joxe Fermin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lehenbiziko Iana zortziko haundian izanen da, hiruna bertso bota behar. Eta lehen bikotea, ezkerretik hasiz, Lontxo Aburuza eta Arginarena izanen da. Zu, Aburuza, karta banatzailea zara, zu, Arginarena neskatxa, etxe aurrean karteroa noiz etorriko zai zaude. Hasi Aburuza.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Joxe Fermin Argiñarena

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aburuza
Ni karteroa nauzute eta
hau esperoan dagona
ta egunero ni txintxo txintxo
etortzen natzaizu hona;
gaurkoan ere ekarri dizut
neskatxa nik zoriona
ta honek adierazten du bai
bestea dala oso ona.

Arginarena
Karteroari salatuz lenen
jaunak beharko da jausi
berri ona ere edozeinentzako
ere ez dago itxusi;
nik karta irekitzerako gaur
gauza bat du garbi utzi
neretzako karta bidalita
zuk zertan duzun ikusi.

Aburuza
Salatzen hasi zero neskatxa
ta gainera oso trebe,
baina erantzungo dizut eta
egin zaite honen jabe
langile fina nauzu ni beti
ez naiz besten pare gaur e*
to tankera ematen diot nik
batere ireki gabe.

Arginarena
Mutila kartzelan daukat eta
aspaldi hontan bakarrik
nahiz ta gure arteko lazoak
ez dauden oso elbarrik.
Karteroa sarri samarretan
berri tristeak ekarrik,
berri txarrak ekartze ezkeroz
ez daukat zure beharrik.

Aburuza
Nere Iana esan dizut lendik
ez dala bate jolasa
zu karta zai ikusten zaitut nik
udaberriko arrosa;
bestea kartzelan daukazula
eta nola kristo goza?
Baina gaurkoan ekartzen dizut
askatasun horren poza.

Arginarena
Mutil bat espetxean triste ta
zer da nere ondorena?
karteroak azken bertso hortan
eskeini itxaropena.
Egun hori laster iritxitzen
hori ere da leikena,
mutila zerorrekin ekarri
hori berririk onena.