Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Ernest Alkhat

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Actuación
1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolaris / Autores
Aire, Mixel "Xalbador II"
Alkhat, Ernest
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Orain hirua eta laua; Alkat eta Xalbador. Zu Alkat hirian bizi zira, bainan mendizale izaki eta penaz ikusten dituzu zonbait bidexka hondatu dituztela, ohianean pistak, elurreko pistak egin beharrez. Zu Mixel, ohian hortako lantegi batean egurgile zira. Hiruna bertsu zortziko haundian mendizalea hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Ernest Alkhat

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alkat
Menditarrentzat bizia neke
herri honetatik ageri,
ogibidea zaindu dezagun
uztartu gaiten elgarri.
Hoinbertze gauza eskein beharrez
kanpotik dago zeineri,
galda nezake utzi mendia
otoi menditar hoiei (bis).

Xalbador
Elurrera jin nahi dutenek
hemen hoinbertze zorion,
bilatzen diet ai ikusten duk
ohiana zer gisan dagon.
Herri bideska hok ikusteak
lagun ez deak egin on,
hik ere hemendik joan gabe
hemen behar huen egon (bis).

Alkat
Elurrarekin egurrarekin
batzuek dituzte lanak,
bihotz barnera sartzen zerauzkit
lagunak orain emanak.
Ogi gosean hirian ere
egun badira andanak,
herritik kanpo joan behar du
ogirikan ez daukanak (bis).

Xalbador
Ohianetikan bizi modua
lagun balaikek segurra,
to ohian hortan arrotz horiek
ikusteaz arrangura.
Aurki to laster horra hiritar
horri egin zok agurra,
bertzenaz arrotzak hartuko diek
elurra eta egurra (bis).

Alkat
Elurra eta egurrari nik
egin nahi dut agurra,
bien aldera joaiten bait naiz
ni guziez barura.
Bainan hirian bizibidea
enetzat dago segurra,
eta pobreen ogibide do
elurra eta egurra (bis).

Xalbador
Horren ofizioari duk hik
ihes hire arabera,
ta lagun batenganik ez naiz ni
horrek uzten alegera.
Hemen ere bizi bait litaike
etorri ohian aldera,
elkar lagunduz biziko gaituk
arrotzak botaz kanpora (bis).