Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jexus Arzallus

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Actuación
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Conductor/a
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Autores
Aire, Mixel "Xalbador II"
Arzallus, Jexus
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Arzallus eta Xalbador. Ezkonberriak zarete, zu Arzallus senarra. Ezkondu ondorengo lehenbiziko egunean lanetik etxera etorri eta bazkaldu ondorean emazteak mandarra ematen dizu esanez: "Ontzi hoiek garbitu behar dituzu". Zu Xalbador emaztea zera.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jexus Arzallus


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arzallus:
Ezkondu aurrez maitasuna guk
nola genduen gainezka
orain Ian gehiegi daukadala
badaukat nik nahiko kezka.

Xalbador:
Ontziak garbi ditzan bait diot
nik senarrari agindu
ondo bazkaldu duta ontziak ez
ditia berak zikindu!

Arzallus:
Zortzi ordu lana egin ditut
horrekin aski da noski
arratsaldean garbitu itzazu
"jabon de Narseil" to guzti.

Xalbador:
Nik agindua ez egin nahi
senarra bait zait jazarri
ontziak garbitzen ez baditu
deus ez du izanen sarri.

Arzallus:
Onerako bakarrikan bada
nik daukadan soziua
hamabost egun baino lehenago
badator diborziua.

Xalbador:
Ezagutua zaitudala nik
urteak badira zazpi
ezkont aurretik oheko hura
beti bazitzaizun aski.

Arzallus:
Honek emandako aginduak
egun utzi nau ni mutu
pena dut zazpi urte hauetan
ez dedala ezagutu.

Xalbador:
Gu eztabaidan hartzea naski
bait dugu bien kaltean
utzi porroska horiek, garbi
ditzagun bien artean.