Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Actuación
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Conductor/a
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Autores
Arozena, Manolo
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Semeak erran dautzu: "Aita nik ez dut zu bezalakoa izan nahi".

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Seme maitea zure hitzakin
lotu didazu katea
baina oraindik gazte zerata
zerbait nahi dut esatea
aita nola dan ikasteakin
lotsatu eiten al zea?
egia da bai hemen bakoitzak
egin behar du berea
nik ahal dudana erakutsiko-izut
gero hor dezu atea.

Itxura danez hartu nahirikan
zabiltza bide berriak
itxura danez nere pausotan
gainezka daude harriak
kendu dituzu nere aurpegik
lehendikan zitu irriak
aita batentzat horiek dira
hitz gor ikaragarriak
semeangatik ez zait inportik
maitatzen banau herriak.

Nere ustetan zu izan zera
sukalde onen hezia
zuregatikan nahiko zaila dut
seme nik nire bizia
esan litake gure etxean
falta dala justizia
baina ez pentsa neretzat ez da
hainbesteko desgrazia
arkaitzen baten erein ote dut
zure nortasun hazia?