Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Actuación
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Conductor/a
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Jexus
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Semeak erran dautzu: "Aita nik ez dut zu bezalakoa izan nahi".

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere semea landu nahi nuen
nik zaletasun orotan
bertsotan erakusten ere ni
aritua naiz frangotan
baina ikusten denez Ian hori
ez bait du hartu gogotan
haunditutzean ez du egin nahi
aitak bezala bertsotan
nere burua nahastua dit
gaurko esaldi honetan.

Hori entzun da nere barrua
jarri didazu erreta
baina aitatxok gaur dionari
jarri zaiozu arreta
oraindik oso umea zera
egin anitz gogoeta
hori entzun da sartu didazu
bizi guztirako kezka
bertsolaria ez bada ere
izan dedila poeta.

Guk nahi duguna egitea ere
askotan bait da gauz gaitza
gure semeak bide onetik
eraman nahian gabiltza
baina estua izan da egun
ezarri didan baldintza
nere semea hau da aitatxok
zuretzat dun azken hitza
zuk nahi duzuna izan zaitea
zurea bait da bizitza.