Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"
1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Semea erran dautazun horrek
sortu deraut dolorea
badakit untsa ni ez nizala
arras aita dotorea
hala're nahiko nuen zu izan
ni bezala to ordea
bertze nolazpait izan nahi duzu
ta hartu bertze bidea
agian izanen zira seme
zu aita baino hobea.
Ez baduzu ni bezala izan
nahi're ez zaitut etsaia
ta beti zure-aita zintzoa
izatea da ene nahia
bertze nolazpait izan nahi duzu
beraz hortan zaitez saia
nik gauza bat dut nitan gustuko
ez dutana ez naiz alma
agian zu ni baino alaiagoa
dukezu bizaia.
Hara manatzen dautzut agian
izan zaiten alegera
bizian izanen da zuretzat
ere aunitz gora behera
itzuli eta ni iduria
izan nahiz heldu bazera
poz haundirekin itzuliko naiz
ni beti zure aldera
gauza batetan ni iduri izan
maitatu beti euskera.