Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Actuación
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Conductor/a
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Autores
Alkhat, Ernest
Ejercicio
Bakarka bukaerako agurra
Tema propuesto
Bukaerako agurra
Gaiari oharrak
Txapeldunaren agur bertsoak.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Unatzen hasi gira
bertsuz eta lanez
ahal duen guzia
bakotxak emanez
azken urte hauetan
sendikor izanez
orroituz lehen nitaz
batzuek erranez
zueri galdatzen dut
nere den ala ez.

Sinistea neke da
ezin dut konpreni
xapela Alkatentzat
ote zen komeni?
hala're ezin uka
kontentik nago ni
lehen andreari ta
hau nori eskeini?
bertsutan hasia den
semetxo Pattini.

Prediku laburrenak
bait dira gozoak
zuek'e aspertuak
belarri gogoak
eskerrak hartzen ditu
hemengo giroak
aurrerapena dauka
gure Nafarroak
bertsularitzarentzat
jo zuen txaloak.