Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Anjel Martikorena

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Actuación
1989-04-09 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Arozena, Manolo
Martikorena, Anjel
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Orain Arozena eta Martikorena. Zuek biok gaztetan elgarrekin ezkontzekotan ibili zinaten. Ondotik ordea urrundu zinaten bakoitza bere aldera. Urte asko pasa dira elkarren berri izan gabe. Gaur ustekabean topo egin duzue, zu orain Arozena mutil zahar eta zu Martikorena andre alargun. Arozena hasita hiruna bertso zortziko nagusian.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Anjel Martikorena

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arozena:
Bizi modua denentzako da
oso zaila edo gaitza
urte ondoren ikus leiteke
eman lezaken emaitza
ni hor mutil zahar ia zahartuta
justuan dadukat hitza
ta zu maitea hainbat urtetan
orain zer moduz zabiltza?

Martikorena:
Gaztetan argi ibili ginan
gero egon gera ilun
zu ere nunbait bazinan baino
nik ez bait nakian nun
zurekin alkar ikusitzeko
aspaldi gogua banun
orain bakarrik bizi naiz baina
Jaunan grazia probatu nun.

Arozena:
Bere denboran gaizki eginak
hain ondorena zorrotzak
lehen alai nitun nere begiak
ta alai nere bihotzak
orain betiko hortxe galdu nau
bakardadeen morrontzak
gaurtik aurrera bero zaizkazu
aspaldi hankak ttut hotzak.

Martikorena:
Adiskidea bide hortatik
oso ongi ez zabiltza
oraindik ere maite zaitudala
ematen dizut nik hitza
itxura ona dadukat eta
pixka bat saiatu zaitza
nahi badezu oraindik ere
zabalik daukat bihotza.

Arozena:
Zure esanak negar malkoaz
bustiak dizkit begiak
oraindik urrun ez dira joan
lehengo maitasun guztiak
ni ere bakarrik aspertua naiz
esan ezkero egiak
bizi berri bat hasi dezagun
ta ezkon gaitezen biak.

Martikorena:
Lagun maitea ikusten zaitut
nik intentzio onean
zure hitz hori sartu zait neri
bihotzaren barrenean
oraindik ere ikusten zaitut
nik sasoirik onenean
adiskidea ezkonduko gera
zedorrek nahi dezunean