Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Actuación
1989-04-09 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Aburuza, Lontxo
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Soldaduskan zaudelarik, igande arratsalde batez andregaiari karta idazten hasten zara. Zer dio karta horrek?

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Begira jaunak, hau ez ote da
egoera bat kirtena
Españi hauxe serbitu behar
ta nabil Madrid barrena
pentsatu gero batzutan honek
ematen dula kemena
hortik dator ondamena
baina ez nago errena
zu han utzita nere barruak
gaur sentitutzen du pena
beraz kartatxo honen bidez gaur
jaso muxurik onena.

Soldaduskara etorria naiz
ni hogeigarren urtean
eta ez dakit nola kristotan
gabiltzan gaur atakean
guztiok gaizki, guztiok triste
eta gaztentzat nekean
noski askoren kaltean
hobe genduke pakean
ene maitea hau irteten zait
nere azkengo kolpean
errebajea harturik hortxe
nauzu datorren astean.

Zigorturikan ez nago baina
hauxe ez dugu atsegin
iheska joan nahi nuke horruntza
baina hori're gaur ezin
egoera honek, pentsa ezazu,
ematen didala bai min
baina joka nahi nuke fin
egiten dizut orain zin
nere bihotza elkartu dedin
noski beraz zureakin
eta ondoren biziko gera
gu biok bai elkarrekin.