Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Actuación
1989-04-02 Landibarre Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Jexus
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Nahi duzun neurri eta doinuan hiru bertso bota ditzazun, gartzelako gaia hau izanen duzu, zerk beldurtzen zaitu gehien?

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Biharko Euskal Herrian dugu
euskaldun denen ustea
ez dakit horri buruz nolatan
dabilen hemen gaztea
hori ikusiz nahiago nuke
nere begiak hestea
gehien beldurtzen nauen gauza da
Herri hauxe frantzestea.

Aberri Eguna pasatu da
ta ez da izango azkena
hortxe pizten da Herri zaharrak
dadukan itxaropena
mugaz gainetik indar berrituz
guk ditugun anitz pena
Herri hau bait da beti geroan
sinistea dutenena.

Gure ustetan Herri zahar hau
beti bait doa gorantza
guk horri buruz egiten dugu
gure oihu ta arrantza
bihotz erdian sartuagatik
hainbeste mila arantza
ainitz beldur nik badaukat ere
beti gora esperantza.