Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Antonio Olano

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Actuación
1990-02-24 Ituren Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Autores
Olano, Antonio
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Etxeko atarian, oihal artean haurtxo jaio berria topatu duzu.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Antonio Olano


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ene umetxo zuri kantatzen
baldin baneza asmatu
ataritxoan negarrez nola
zaitudan hola aurkitu
ikusi hutsak bihotza ere
bi aldetatik partitu
ezin naiz hola gelditu
beharko zaitut goratu
arren umetxo zatoz nerekin
nahi zaitut gaur etxeratu
han utzi duen emakumeak
bizitza merezi al du?

Bi aldetara zatiturikan
inpernua ta zerua
Judas alde batetikan dago
bestetik berriz Jainkua
zer esan nezake nik ikusi
dedala hortxe haurtxua
nekatu zaida burua
hau da hau! gaur pekatua
bakarrik hemen negarrez zaude
erabat zu baztertua
zoritxarrean era honetan
aurkitutzen da mundua.

Azken aldiz kantatuko dizut
hara zuri txikitxoa
nolatan zauden ikusirikan
ez al da hori gehitxoa?
nork utzi ote zaituen hemen
esan arren zuk haurtxoa
ekarri zazu musua
zabalduko det besua
biberoia nik emango dizut
ez daukat eta petxua
baina gaur umetxo zu izango
zera etxera jasua.