Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka"
1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka"
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gizon denentzat bizimodua
ez da izaten berdina
batzuk gorputza lodia dute
beste batzu aldiz fina
nik gorputzetik bakarrik ez dut
nehoiz hartzen atsegina
ez zaut inportik nahiz biloa
bilakatu den urdina.
Goizetik arrats lanean ariz
etortzen da jakitura
ez jakin gauzak nola doatzin
ere badut arrangura
baina bizi naiz halarik ere
beste askoren modura
baina biziak duen beldurrak
kendu daut bilo beltz hura.
Gazte denboran ukana dudan
biloa ez dut ahantziko
nahiz kolore hain polit harek
orain nauen ni utziko
ez dut hargatik ene esperantza
nik lurpean ehortziko
bilo guzia galdurik ere
alaiki bait naiz biziko.