Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Euxebio Fagoaga "Fagoaga I", Patxi Zeberio
1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Euxebio Fagoaga "Fagoaga I", Patxi Zeberio
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Fagoaga:
Herri honetan jaio nintzan da
herri berean naiz hazi
nere partetik frutua ere
hementxe nahi nuke utzi
honek berriz kapital aldean
zerbait duela ikusi
elkar ezin konpondu gera ta
ia ezin det sinetsi.
Zeberio:
Aizu senarra arrazoi hori
aspalditik det entzuna
baina ikusi zure andreak
daukan borondate ona
Iruña aldean nola daukagun
merkatu aldetik han dana
han ikusiko duzu bihotzez
behar dezun zoriona.
E. Fagoaga:
Herri txikian ondo dakizu
denok ezagunak gera
eta Iruñan izan ezkero
edozer gauzen galdera
hemen eskera joan gindezke
etxe batetik bestera
han berriz ere ibiltzen dira
ezin ikusi antzera.
Zeberio:
Hor arrazoi bat egingo dizut
gaurko honetan enplasta
badatik ondo nere gizona
zuk hor dadukazun kasta
horregatikan egin behar dezu
diru pila hori gasta
eta musian egingo dezu
zuk nahi dezun arte basta.
E. Fagoaga:
Ura aldetik hiri barruan
ere eginda eskastu
eta horrela andre maitea
ez zaitezela zapuztu
esan behar det nahiz eta izan
hemen gaurkoz nahiko justu
joan zaitez baina baietz itzuli
egingo nuke apustu.
Zeberio:
Iruña aldera etorri zaitez
emango dizut bi musu
eta emazteai kasu honetan
ein behar diozu kasu
gizona hemen kapitalean
hamaika gauza daukazu
etorri zaitez gaur nerekin
asko maitatzen banauzu.