Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Joxe Fermin Argiñarena
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Joxe Fermin Argiñarena
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aburuza:
Arratsaldeon apaiz
dizut nik aurrena
sartzeko ematen al
dezu zuk baimena?
hemen duzu munduan
den lapur lehena
seigarrenen egin dut
okerrik haundina.
Argiñarena:
Seigarren eskaileran
larria ibilik
hor erortzen zerate
neska ta mutilik
konfesatzera zatoz
gaurkoan umilik
gainontzean zuretzat
ez dago txartelik.
Aburuza:
Prestu etorri naiz ni
txartelai heltzeko
mundura sortu ginan
hola ibilitzeko
eta zu jarri zera
dena barkatzeko
gainera ez al zera
neronen antzeko?
Argiñarena:
Zure antzekorikan
ez dago elizan
seme bizi gaitezen
fedean gerizan
asko ikusten ditut
zu zabiltzan gisan
santu planta galanta
baina gutxi izan.
Aburuza:
Berak konbentzitutzen
hainbeste ahalegin
egiten ditu baina
hori lortu ezin
entzuleek gauza bat
behar dute jakin
hauxe ikusi nuen
neska zahar batekin.
Argiñarena:
Ta zer axola dizu
zahar edo gaztea
zure barrena dago
pekatuz betea
itxura danez dezu
okerra maitea
baina zertarako zu
damutu zaitea.