Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Actuación
1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolaris / Autores
Aburuza, Lontxo
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Aburuza hiru bertso bota behar diozu moztu behar duten berrehun urteko zuhaitzari.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusirikan arbola
nere aurrean dagola
negar mardul dariola
pentsatu gero une hometan
ezin naiteke kontsola
ez pentsa gero hori kentzea
denikan hemen kirola
urte askoan aritu zera
banatzen zeure odola
era hontan ezin da bota
berrehun urteko arbola
eta hargaitik ezin nezake
pena kendu nik inola.

Negarrez nauzu hasia
zu era hortan ikusia
hainbat urtetan hazia
banatu duzu hazia
Euskal Herriko zuhaitz askoren
artean zera nausia
une honetan zu botatzea.
dutelako berezia
hemendik gogoz bota nahi nuke
ekoloji garraisia
iruditzen zait ez dela hori
herriaren gutizia
berriro ere bana ezazu

beste askoren bizia.



Arrangura edo pena
notiziak dakarrena
nahasturik neure barrena
nork eman digu agintea ta
nork eman ote ordena?
pentsatzen jarri eta hori da
ziurren asta-kertena
gerora ere izan lezake
haritz horrek ondorena
eta baimena behar ezkero
hori da haritz gardena
hobe izango zen uztea ta
mantentzea da onena.