Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Actuación
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Arozena, Manolo
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Gizonak, gizon denetik, gauza aunitz asmatu du: klase guzietako armak, telebista, komuna, esate baterako. Baina zein dira asmatu gabe, eta zure ustez, asmatu behar liratekeen gauza edo tresnak. Hiruna bertso doinu eta neurri librean.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure herriak igarotzen du
sarri hainbat une gazi
nahiz sukaldeko txoko hoietan
gurasoak txintxo hezi
gero munduan zehar joateko
badugu hainbeste grazi
baina oraindik gorroto asko
auzoan det nik ikusi
maitasunaren inbentoa da
nik nahi dudana lehenbizi.

Esan dedanez bizimodua
dijoa nola edo hala
goizen seiretan beti jeikitzez
hori ez da hain normala
goizetik arrats gainean dugu
beti norbaiten itzala
inbentoreei eskatzen diet
hortatik libra gaitzala
ea pobreak lan gutxirekin
nola lortzen dun jomala.

Nere bertsoak izan nahi dute
etorkizuna lotzeko
anaiak ere burrukan gabiltz
animalien antzeko
nik eskatzen det ahal dunik bada
gugandikan hau kentzeko
urruti dauden anaiak heldu
eta guk hartu etxeko
ia zerbait 'e egiten duten
askatasuna lortzeko.