Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Jean Louis Harinordoki "Laka"
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Jean Louis Harinordoki "Laka"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Argiñarena:
Lantegi hontan pasatu ditut
berrogei urte inguru
goizean hasi ta gauerarte
lanean ni buruz-buru
baina gaurkoan nere karrerak
hemen bukatu behar du
adizu Laka eskatzen dizut
porta zaitezen ondradu.
Laka:
Beraz, gaur duzu zure burua
lantegitikan ekendu
erretreta on bat pasa zazu
baduzu merezimendu
hogeitamar urtez egin duzuna
ez nuke nahi atzendu
zu egon ziren lantegi hori
nere indarrez nik mantendu.
Argiñarena:
Batetik pozez bestetik triste
gaurkoan jarri hemen ni
agurtutzeko ordua ere
ez etortzen edozeini
urte hauetan lantegi hauxe
goi mailan degu ipini
zuk ere hola jarrai ezazu
dezun guzia eskeini.
Laka:
Lanikan bate egin gabean
ez doa nehor nehora
zuk lantegian pasa orduak
etortzen zauzkit gogora
zuk bezelaxe familirako
hor hartuko dut altxorra
nagusiari ordainduko dut
lanarekin nere zorra.
Argiñarena:
Aitortzen dizut gazteen esku
nola dan etorkizuna
baina lanean osatutzen da
hori ongi dakizuna
azken momentun langile xaharrak
hauxe esan nahi dizuna
ni bezela jubilatutzeko
izan zazu osasuna.
Laka:
Eginahala eginen dut bai
osasuna beiratzeko
baina hala ere ez nago lotsaz
nere lana egiteko
ez naiz barruan orai sartua
gero ni aberasteko
baizik zuk hunaino iraunazi
lantegia salbatzeko.