Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Joxemari Fagoaga "Fagoaga II", Jean Pierre Mendiburu

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Actuación
1991-02-24 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Autores
Fagoaga, Joxemari "Fagoaga II"
Mendiburu, Jean Pierre
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Mendiburu lapurra zara eta nabala edo labana eskuan hartuta, Fagoagaren dendara sartu zara eta dirua emateko eskatu diozu. Hiruna bertso Mendiburu hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Joxemari Fagoaga "Fagoaga II", Jean Pierre Mendiburu

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiburu:
Zure dendara sartzeko egun
hori nuen helburua
nabala daukat nere eskuan
ez naiz gero aingerua
emadatazu ahal bezain azkar
etxean duzun dirua
edo bertzenaz nabala huntaz
moztuko dautzut burua.

Fagoaga:
Nere denda hortan lanean beti
hasitzen ohi naiz goizez
orain artean herri honetan
bizi ginaden trankilez
ta nahi badezu, eskatu zazu
"Ai!, eman zerbait mesedez"
Hola eskatuta emango dizut
baina bortxaturikan ez.

Mendiburu:
Bortxatuta deus ez eman nahi
alta, ez zira pobrea
beztimendutan eta hizketan
iduri duzu noblea
emaidatazu dirua orai
zuretzat laike hobea
dirua eman eta bizia
edukitzeko gordea.

Fagoaga:
Modu horretan etorritzeko
honetxek daukan kopeta
nik ere, ez pentsa, irabazten det
hori askotxo kostata
pixkat atzera egin behar det
hor nik disimulatuta
ta kolpe batez botako dizut
mutur beltz horretan jota.

Mendiburu:
Ikusten zaitut dendako jauna
zare dena malizia
nabalarekin etxen lapurra
dudakazun ihizia
nabalarekin zure dendan nik
egingo dut justizia
beraz, gaur biak galduko ittuzu
dirua eta bizia.

Fagoaga:
Orain pentsatzen hasia nago
horrek ote mereziko
goizean goizik jeikitzen naiz ni
hemen lana egiteko
gero gazte bat nabala eskuan
nere aurrera etortzeko
ez du merezi egun batean
egin, bestean kentzeko.