Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-03-03 Izura-Azme Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Actuación
1991-03-03 Izura-Azme Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Autores
Aire, Mixel "Xalbador II"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Zure alaba eri duzu. Bihotz berri bat behar du transplantea egiteko. Bihotz hori ekarriko dizun hegazkinaren edo abioiaren beha zaude. Hiru bertso doinu eta neurri librean.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1991-03-03 Izura-Azme Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alaba eri dut maitea ta
hemen nago bihotz minez
norbait izan da bihotz emaile
ta hor dator hegazkinez
emaile hura eskertu nahi dut
ene eskerhoberenez
baina ez dakit hegazkin hori
goiz aski helduko denentz.

Bere haurretaz edozein aitak
badu aunitz arrangura
zer gauza ilun eta tristeak
datozen ene burura
Ai! hegazkina zuri buruz ni
nabila berriz ingura...
zatoz goiz aski ez dadin ene
alaba hortxe burura.

Ene alaba, maitatzen zure
aita hain bait da trebea
zu hortxe zaude orai maitea
osagarririk gabea
ez zira bihotz faltan hilen ez,
ez beldurtu hor ordea
hegazkina goiz aski ez badator
emanen dautzut neurea.