Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Joxe Fermin Argiñarena

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Actuación
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Alkhat, Ernest
Argiñarena, Joxe Fermin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Alkat, martzianoa zara, Marte planetakoa eta etorri zara lurra eta lurrean bizi direnak nola diren eta nola bizi diren ikustera. Argiñarenarekin topatu zara. Argiñarena ostatuko atean mozkorturik eta zutik ezin egonez dago. Hiruna bertso zortziko txikian, Alkatek hasera emanik.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Joxe Fermin Argiñarena

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alkat:
Lurrerat jausteko nik
baneukan beldurra
lehen aldikotz dautzut
egiten agurra
amentsetan nindagon
"nola da ba lurra?"
nolaz zuk hain gorria
daukazu sudurra?

Argiñarena:
Ta zuri erantzuten
hasteko det txanda
nik ere egingo det
nere propaganda
sudurra horren gorri
zurea izan da
zer kolore nahi dezu
hainbeste edanda?

Alkat:
Bidaia luze huntaz
heldu naiz goserik
ta zu itxuraz zaude
ederki beterik
postura hau ikusiz
hemen naiz tristerik
lurrean ez ote da
zutik egoterik?

Argiñarena:
Edan ezkeroz behintzat
zaila da izaten
mozkortuta nagola
garbi det esaten
orain ormaren kontra
lurrera ixtant baten
eta ardo goxorik
ez al dezu Marten?

AIkat:
Arnoarentzat ez nau
deitua etxera
nik amentsak nituen
batetik bertzera
ibiliko nintzela
loretik lorera
mozkorrak daude eta
banoa Marzera.

Argiñarena:
Zuri ere antza hau
honek hartzen dizu
erronka ugaria
behintzat dabilkizu
zurrut kontuan noski
berdinak ni ta zu
hemengo ardo gorrik
gustauko zaizkizu.