Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Xabier Silveira

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Actuación
1992-04-05 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Elizagoien, Bittor
Silveira, Xabier
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk, Silveira, Iruñeko katedrala erosi nahi duzu, bertan hipermerkatu bat paratzeko. Horretarako, Bittor, Iruñeko gotzaiarengana joan zara tratua egitera. Hiruna bertso zortziko haundian Silveira hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Xabier Silveira

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira:
Katedrala eske etorri naiz
apezpikuan aldera
egunero ni ez naiz etortzen
holako jenden artera
baina zuk niri hori saltzea
beti zure mesedera
Aita Santua egingo zaitut
katedralean trukera (bis).

B. Elizagoien:
Lotsarik gabe zuk katedrala
egin didazu eskatu
eliz kontutan egia esan
ni egiten naiz kezkatu
ibili zaitez txintxo txintxoa
eta txintxorik portatu
gure Jainkoak egin zuenik
guk ezin degu hondatu (bis).

X. Silveira:
Jangoikoaren kontu hoiekin
dator Bittor neregana
ez da zeharo polita ere
apezpiku honen plana
jantzi korbata eta trajea
kendu ezazu sotana
sozio erara egingo degu
supermerkau haundi bana (bis).

B. Elizagoien:
Supermerkadu egin nahiean
zabiltz oihua dario
ta katedrala bota nahi duzu
gauza horren ondorio
nagon lekutik lagun Silveira
esaten dizut serio:
hemen fedea galdu ezkero
diruak ez du balio (bis).

X. Silveira:
Iruñeko apaiz zahar hau ere
ez al dago nahiko zora
katedrala eta Jangoikoa
hortxen behera eta gora
ahantzi ezazu fedetasuna
ta eskuan hartu moda
edo bestela laister Iruña
Batikano izango da (bis).

B. Elizagoien:
Nagon lekutik ez dut onartzen
eman didazun aukera
ta hitzegiten hasi zerare
hemen elizan kaltera
harro zabiltza burua gora
harro zahar baten antzera
bainan hiltzean denak bezala
zu're apalduko zera (bis).