Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mundu pobretik etorria naiz
ta hasieratik kexa
nere ahaleginek etorkizunan
ondorioa izan beza
nik ez dut lortu estatu hontan
pentsatzen nuen babesa
nik uste nuen mundu honetan
bizia zela erreza (bis).
Bizi honeri eman nahi nion
enbido edo hordago
hegazkinan zai nago hementxe
urduri ta tristeago
baina nere estatu haretan
bizi dugu akabo
zertarako da eskubidea
biderikan ez badago (bis).
Alde batetikan besteraino
hauxe da bizi zoroa
urte luzetan hemen geratu
hori zen nere asmoa
baina hemen ere bizi hauxe
nola ez den oparoa
seme alabak besarkatzeko
orain hasi zait gogoa (bis).