Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arozena:
Oh seme maite errekan gaude
bi arrantzalen tankeran
erakustea nahi nizun zuri
kainakin nolakok geran
ikusten denez hasiera ona
izan dezu zuk aukeran
jakin ezazu izaten dala
suertean araberan.
J.M. Fagoaga:
Arrantza ez zait inoiz gustatu
baina aitatxok engaina
hartu diot bai joan da laister
nik berak zedukan kaina
ta hartu diot lasai lasai
hara ta hona tamaina
gaur behintzat hemen nik lortu bait det
afizioen ordaina.
M. Arozena:
Zuk egin dezun azaina hori
onerako izan bedi
lehenengo eguna bakarrik dezu
eta gaur ez zaitez geldi
aitak bestela ateratzen du
jan eske hainbat izerdi
bitik batek hor zerbait lortu du
eta hala ere gaitzerdi.
J.M. Fagoaga:
Lehen pentsatzen nun ni ez nintzala
arrantzarako egina
bainan gaurkoan pentsatu det nik
betetzea aitaren mina
nahiago nuke aitatxo hola
bazegon ongi gordina
hamabiren bat hartuko nitun
zu etorri ez bazina.
M. Arozena:
Etorri gera aprobetxatuz
zure okasio ona
iruritzen zait egin dezula
gaur zuk ekintza sakona
ez pentsa gero suerte hori
izaten denik askona
aita pozikan aurkitzen da ta
hartu nere zoriona.
J.M. Fagoaga:
Hola esanez afizioa ere
sartuko didazu sarri
aita hor dago gau eta egun
amorraiaren egarri
hori ez zait ez gustatzen bainan
gaur ez naiz ibili larri
aitatxo amakin gelditu ta
ni joango naiz bakarri.