Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Fermin Mihura

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Actuación
1992-03-08 Donazaharre Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Autores
Alkhat, Ernest
Mihura, Fermin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu Alkhat, baserri batetako nagusia zara eta zu Mihura, auzoko baserriko nagusia. Zu Alkhat, gaur goizean zure barrokira joan zarenean Mihura aurkitu duzu zure behi onenaren jeizten ari.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Fermin Mihura

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Alkhat:
Biak nagusi gira
ez da gauza txarra
baina nere auzoa
goizean lapurra
behi bat jeizten haiz
eman daut nigarra
zer behidekin bait du ba
gizendu beharra.

F. Mihura:
Lapurtzako pasatu
nauzula horrela
ahal ta zintzoki hemen
nengoen bestela
jeizten hasia ez naiz
egonen gibela
entzuna nuen zu hor
eria zinela.

E. Alkhat:
Ez da auzo makurra
ez du ainitz pisu
emanen dut esnea
ta berdin bi musu
nagusi izena du
baina hortan kasu
nausi mehea eta
behi denak antzu.

F. Mihura:
Goxoa ez daukazu
neretzat behako
ez da egia zuek
ez sinets holako
egia da bai
naizela be flako
jeizten ari nintzen ta
esnea zuetako.

E. Alkhat:
Zerbeit aitzazu otoi
ene erranetik
debekatuko zaitut
behien jeiztetik
bakotxa bere etxen
bakotxak beretik
ohoinak ez dira ba
jiten urrunetik.

F. Mihura:
Ohointzat pasatua
hauxe da afera
alta baliatzeko
zeraukat aukera
borondate onakin
jin zure etxera
bertzean jin zaitezen
nere laguntzera.