Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Urko Atxotegi
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Urko Atxotegi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Atxotegi:
Goizean goizik esnatu naiz ta
oraintxen da eguardia
goiz dena landan pasatua dut
ixuriaz izerdia
berriz honera banentorrela
luzatua dut begia
kanpotar hauek izorratzera
al datoz gure herria (bis).
E. Arozena:
Kilometro bat egin dut eta
landarantz jo dut arreta
han ikusi dut zelai eder bat
dena zainzuriz beteta
nekazaria oihuka dator
nola dagoen erreta
asko dunari kentzea inoiz
ez da izan lapurreta (bis).
U. Atxotegi:
Hemen gehiegi ez du izandu
inundikan ere hemen
lana egiten ibili gera
jarriz hortan hainbat kemen
ez dut bizkarra oker-okerra
hauek ken diezaidaten
eta gainera ez det ulertzen
honek zer esaten duen (bis).
E. Arozena:
Ez badakizu hasi beharko
duzu euskara ikasten
bestela herri lehor honetxek
ez du Euskadi ematen
bainan oraingoz ihesi noa
orain laisterketa baten
Korrikarako kilometroa
zainzuriz ordain dezaten (bis).
U. Atxotegi:
Barkatu baina hau Nafarroa
bakarrikan da oraindik
eta ez pentsa euskaldun hoiek
koloniza nahi dutenik
lapurretara etorri zera
ta hori ondo dakit nik
gustora emango nizun neska
eskatu izan bazenit (bis).
E. Arozena:
Eztabaidaren amaiera bat
egin behar dugu hemen
Nafarroa ere orain artean
Euskadiren zati omen
bainan zu horren aurka zaudela
geratu zaigu nabarmen
eskerrak holko aiton zitalak
gutxitxo izaten diren (bis).