Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amaia Telletxea

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Actuación
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Arozena, Estitxu
Telletxea, Amaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biak lana amaitu eta lantegitik etxera abiatu zarete. Estitxu ostatuan sartu da atsedena hartzera, Amaia ordea bizi bizi joan da etxera egunero bezala etxeko lanak egin behar zituelako. Hiruna bertso Estitxu hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amaia Telletxea

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Arozena:
Zortzitatikan lanean sartu
ta oraindik hemen nago
baina Amaia etxera doa
oso presaka zeharo
bainan nik gaurkoz tabernara joan
nola dudan nik nahiago
lana bukatu ta zerbeza bat
bezalakorik ez dago (bis).

Amaia Teiletxea:
Estitxu bere lana egin ta
taberna horietikan
baina zurean eta nerean
badago bai alderikan
hainbeste lana etxean ere
nik badaukat oraindikan
ta zerbeza hori hartzeko orain
nik ez daukat aukerikan (bis).

E. Arozena:
Lan horietan jarri daiteke
alaba edo semea
eta iadanik bazoazela
aizu Amaia ernea
jarrera horrekin zuk dirudizu
pobrea edo xumea
diru nahikoa kobratzen dugu
ta jar zazu neskamea (bis).

Amaia Teiletxea:
Neskame hori jartzea ere
nik gaurkoz daukat ezina
beraz etxean lan egiteko
egiten det ahalegina
bainan gauza bat iruditzen zait
hemen gaizki ta zikina
nik lan doblea egiten dut ta
biok jornala berdina (bis).

E. Arozena:
Ekonomia kontuekin gaur
nola zu zeraden hasi
nere ustetan gaurkoz ez duzu
nik baino gehio merezi
etorri hona sentimentuak
lasaiki adierazi
behin bizi behar eta orduan
ezin dugu gaizki bizi (bis).

Amaia Teiletxea:
Zuk bazenduen taberna hortan
ere sartzeko aukera
baina zu noski nere aldean
pixkat alferra bait zera
baina hala 're etor zintezke
neri pixkat laguntzera
eta orduan biak batera
tabernan sartuko gera (bis).