Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Telletxea

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Actuación
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Telletxea, Amaia
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Gauez etxe aldera zoaz bakarrik eta karrika zoko batean pertsona batek, bertze aunitzi bezala, zuri ere bere gorputza erakutsi eta eskeini dizu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Telletxea

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kalean barra pasiatutzen
hor nenbilen lasai lasai
ta pertsona bat omen zegoen
bide ertzean nere zai
jakin ezazu inola ere
gaur ni ez naiz zure etsai
baina maitatu ez dudanikan
oraindik ez dut hartu nahi (bis).

Gau ilunaren erdi erdian
aurrean agertu zera
eta "nerekin torri nahi al zu?"
egin didazu galdera
barkatu baina gaurko honetan
banoa beste batera
zu lasai beste pertsonak daude
izango duzu aukera (bis).

Ni zuretzako ez naiz izango
behar zenuen lorea
zuk nahi duzuna egiteko ere
nik ez daukat adorea
eta kontseju bat nahi badezu
uztea dezu hobea
bizia hortatik eramateko
badaukazu umorea (bis).