Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Bittor Elizagoien

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Actuación
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Aire, Mixel "Xalbador II"
Elizagoien, Bittor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu Xalbador, aizkolari txapelduna zara eta, Bittor semeari erakutsi nahi diozu aizkoran nola ari behar duen zu bezain aizkolari ona izateko. Entrenatzeko lehenbiziko egunean Bittor, semea motozerrarekin edo tronzonesarekin agertu da. Xalbador hasita hiruna bertso.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Bittor Elizagoien

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. "Xalbador":
Aizkora apostutikan
egin daikelakotz
irabazi izan dut
nik zenbait zenbait sos
zure motoserrak gaur
ez daut emaiten poz
aizkora utzi eta
horrekilan zatoz

B. Elizagoien:
Lasai pasatu nahi dut
nik gazte denbora
eta sufrituan gu
ez goaz inora
ez zait bate gustatzen
aita zaharran moda
neretzat motorra ta
zuretzat aizkora (bis).

M. "Xalbador":
Zure motoserrak ez
daut eman atsegin
bertze gazte asko 're
zurekilan berdin
bait duzia apostu
bat enekin egin
zu motoserrarekin
ni aizkorarekin (bis).

B. Elizagoien:
Aposturako aitak
hainbeste enpeino
motorsierra ez du
zautzen oraindaino
eramango dezu zuk
haibeste engaino
motor txar bat hobe du
aizkol on bat baino (bis).

M. "Xalbador":
Deusekilan otoi zuk
ez egin apostu
motoserrarekin gaur
bait zira agertu
ohidura zaharrak
ditzagun edertu
hortako behar duzu
gorputza gogortu (bis).

B. Elizagoien:
Aita zaharrari orain
hau diot suabe
semearen martxa hori
ez doa hain grabe
aurpegi polita ta
gorputza dotore
txapeldun izan nahi dut
nik nekatu gabe (bis).