Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Etxe bakoitzak, sukalde orok
dauka mahaiaren beharra.
Ama lanean, heltze tartean
ta jatunak barra-barra.
Eguardi eta arrats guztietan
hori da gure izarra,
ta hutsik bada, famili denak
badu kezka ta marmarra.
Usai txarren bat entzuten bada
mutur beltz, jende lakarra,
hortxe daukagu famili baten
zorion guztian marra.
Sarri hutsikan dagoenean
horixe da zoritxarra.(b)