Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Azken aldian famoso egin
omen naute ni zeharo.
Hollywood-en ere ibilia naiz
nahiz neretzat den arraro.
Berriro bueltan herrira nator
nere bidaia akabo,
baina oso pozik nago. (b)
Ikastolara banoa bueltan,
han egon nintzen lenago.
Nere ikasketek nola daukaten
askoz garrantzi gehiago.
Pelikulatan ibilia naiz
aktore on baten gisan
eta gainera grabatu gendun
dena behar zuen gisan.
Berriz bueltan hemen banator
mutil on baten baldintzan,
hau egin behar da bizitzan. (b)
Ospea ta fama ugari
izanagatik eskeintzan,
ikasi gabe sekulan ere
ona ezin bainaiz izan.(b)