Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Joxema Leitza Razkin
1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Joxema Leitza Razkin
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maleta hori aurkitzerikan
inola ez nuen uste
ireki eta diruz beteta
ez nengon batere triste
baina diruak ez du egiten
gizakia oso aske
hiru bat milioi zeuden barruan
eta norbait bere eske
seguru asko izango zuen
etxean beste hainbeste.
Mundu honetan aurki daiteke
hainbeste faltsu ta alperrik
diru gehiegi edukitzeko
ez daukatenak beldurrik
nahiz guretzako pezta bat ere
munduan ez dagon txarrik
nahiz eta hori hartu nezaken
neronentzako bakarrik
ez dut izango nerea ez den
diru guztien beharrik.