Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-03-21 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano"
1998-03-21 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano"
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gazteekiko beti jardun naiz
ni haserre eta teman.
Apaiza dago nahiko pentsakor
ikusi daiteken eran.
Gazteek nunbait ez dote orain
Jesusen kaliza edan.
Aldaketa bat egin behar det
nahiz ez itxuroso eman,
aurrerantzean meza emango det
baina herriko tabernan (b).
Elizkizuna aldatzea da
herriarentzat mejora,
ta aipatu det non egin behar
dedan lehengo aproba.
Lau katu ez da etortzen
eta hola ez goaz inora.
Denai zeozer al dan azkarren
aldaketa beharko da,
saiatuko naiz ez dedin igo
bi ardo terditik gora.(b)