Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-03-13 Burlata Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Bruño, Iñigo Ibarra

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Actuación
1998-03-13 Burlata Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Bruño, Nerea
Ibarra, Iñigo
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ostatu bateko komunetako atean elkarri begira zaudeten bi ikur zarete. Nerea amona eta Iñigo aitona. Jendea sartu aterean dabilela, solasean hasi zarete. Hiruna bertso zortziko txikian.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1998-03-13 Burlata Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Bruño, Iñigo Ibarra

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nerea Bruño:
Neska denak joaten
dira komunera
ez da bate(re) zuzena
hauen egoera.
Duda bat daukat eta
hauxe da galdera:
zergatik joaten dira
bi edo hiru batera.

Iñigo Ibarra:
Seguraski kontu hori
izango da fiñe
neskan kontuak beti
dirade jakiñe
nek ordea barnean
sentitzen dot miñe
nere komun guzia
baitago zikiñe

N. Bruño:
Etxean uzten dute
ama eta aita
ta juerga egiten dute
gainera aparta.
Baina hala zeozer
behar duzu aipa
hemen mutilaren bat
kolatutzen baita.

I Ibarra:
Hori guzie ziur
pixka'at pentsatzeko
zure komunan aixe
ta gainera peto
pixkoat zikindu dute
bestean antzeko.
Horta sartzen baitire
ere zikintzeko.

N. Bruño:
Hemen gertatzen dira
hamaika halako
eta batzuk ez dira
ez ta kontatzeko.
Bostetan hartzen dute
beta etxeratzeko
eta horiek ez dira orduak
amon batentzako.

I Ibarra:
Holaxeko kontuak
agurentzat sarri
beti sentitzen gara
erabatez larri
giro guzie hola
beti negargarri
hurrengo baterako
mixto batzuk jarri.