Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Estitxu Fernandez
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Estitxu Fernandez
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Elizagoien:
Famosoak gara ta
dirua nagusi.
Hala ere badugu
nahiko desgrazi,
herritik joan arren
guzien ihesi,
kanpora joanda ere
lasai ezin bizi (b).
E. Fernandez:
Bizi pribatuakin
mantendu oreka,
bere maitaleari
jarriaz arreta,
momeo eder eman
pasioz beteta,
horrek askoz gehiago
salduko du eta (b).
B. Elizagoien:
Nere atzetik zatoz
ta trastoz beterik.
Hau ikusi eta ni
jartzen naiz tristerik.
Formal gabiltzenikan
ez izan usterik,
Isabel Preisler ez da
lige bat besterik (b).
E. Fernandez:
Isabel Preislerrekin
etorri zara zu,
dudarik gabe jeta
haundia daukazu.
Morrena emanez
gaur ni ez naiz kexu,
ta nahi badezu galtzak
jautsi dizakezu (b).
B. Elizagoien:
Nahiz ta muxu bat eman
berai gozo gozo,
hortaraino ez naiz ni
iristen akaso.
Bertizendako ez da
izango frakaso,
Baldanoi esker Bertiz
egin da famoso (b).
E. Fernandez:
Muxuak eman eta
lurrean exeri,
ni beraien atzetik
segi eta segi.
Argazkia egitea
tokatu zait neri,
denak salduko'izkiot(b)
gero Boyerreri (b).