Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Iñigo Olaetxea

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Actuación
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Legarreta, Xabier "Arano"
Olaetxea, Iñigo
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Iñigo, nerabe koxkor bat zera eta eskolan sexuari buruzko idazlan bat egin dezazun eskatu dizute. Xabier zure aitarengana joan zara laguntza eske. Hiruna bertso zortziko txikian.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Iñigo Olaetxea

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Olaetxea:
Bat erlijioa ta
gero errespetoa,
baina azkenik apurtu
da borren betoa.
Zugandik badut aita
asko ikastekoa,
nola erabiltzen da
hanka tartekoa.
larai,larai, laralai
hanka tartekoa.


X. Legarreta:
Irakasleak jarri
dizkizu baldintzak,
aitak ez ditu hoiek
hartu behar haintzat.
Nota atera diren
semearen hitzak,
kantzontzilo barruan
zuk oraindik behintzat,
larai, larai, laralai
zuk oraindik behintzat.

I. Olaetxea:
Barruan gordetzea
nik dudan asmoa,
hori hola ez zenikan
zen zure susmoa.
baina ni galdetzera
oraingoan noa:
zer da erotikoa
eta zer pornoa
larai, larai, laralai
eta zer pornoa.

X. Legarreta:
Galdera horri ere
ez diot igarri,
maixu artean bada
makina bat txerri.
Etxera zure maisu
jauna hori ekarri
esplikatuko diot
bi gauza hoien berri
larai, larai, laralai
bi gauza hoien berri.

I. Olaetxea:
Irakasleak hori
badaki bai berdin,
baina galdera batí
berriz diot ekin.
Atzo gauean bazen
buila eta muzin,
zer ari zinen zu atzo
nere amarekin?
larai, larai, laralai
nere amarekin?

X. Legarreta:
Semeak, galde txarra
egin duk tartean,
seguru aitarentzat
izan da kaltean.
Afari baten nintzan
ni atzo gauean,
ama zer aritu zen
bien bitartean ?
larai, laya, laralai
bien bitartean?