Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Actuación
1999-12-05 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Gertutik ezagutu zenituen GALen zipriztinak, lagun bat hil baitzizuten. Irratian entzun duzu Espainiko Gobernuak esan duela GALen auzia berehala ahaztu behar dela.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gobernuak beti badu
eskupean hainbat truko
ez gaituzte nahi bezala
betiko zirikatuko
ta lehen afera ahazteak
ez ote gaitu minduko.
Gurea ez da izango,
hori ez degu hartuko.
Lurpean daudenak eta
hainbat zauritu lekuko,
ederki pentsatu zuten
kolpe gogorrena nun jo;
egin bezate legea
gu ez gera beldurtuko
hai(e)k aspaldi ahaztu zuten
guri ez zaigu ahaztuko.

Brouard eta Muguruza
horren postura finean,
oin ederrakin hasiak
horren era gordinean.
Beste hainbateko zerrenda
beti odolan minean,
orain ere segitzen dun
Gerestaren izenean.
Zer eman behar diegu
halakoei ordainean?
Barruan sufrimendua
etengabeko grinean
egin bezate legea,
segi bezate zinean,
oroitzapena ez da ahazten

Hilobiaren gainean.
pertsonak eta herriak
biak sartu nahi lurpera,
baina barrutikan dira
pinu berriak atera.
O(r)ain hamabost urte hasi
gauzak egin du zahartzera.
Lehengo berriak al datoz
orain berriz berritzera?
Zerbait egin beharra dago
horretaz jabertzen gera,
baina hobe pentsatuta
aurkituko dugu era,
barkatu, barkatu leike
nahiz ez iritsi ahaztera
a(d)iskidetzeko. prest gaude
berdinetik berdinera.