Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Jokin Sorozabal

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Actuación
1999-12-05 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Garmendia, Txomin
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Jokin, amona; eta, zu, Txomin, iloba ekologista izango zarete. Jokin amonak enpeinu guztiz hazitako kapoia eraman du azeriak. Orain amonak eskatu dizu zepoa jar dezazun.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


T. Garmendia:
Hanka bizkorrekoa
degu azeria,
hegazti eder batekin
izan du saria.
Hori da mendi aldetik
degun miraria,
amona ez det bete nahi
zure eskaria.

J. Sorozabal:
Azaria ikusi det
bertatik bertara
gauero sartzen zaigu
oilategitara.
Mendian ibiltzen da
hona eta hara,
jana han topa dezala
hain bizkorra bada!

T. Garmendia:
Oilategi hortan zuri
egin dizu gaitza
harek ere jan behar zuen
ta hortan zan mintza.
Pentsamenduan jarri
behar dugu bakoitza
askoz okerragoak
mundu(a)n badabiltza.

J. Sorozabal:
Amona ta iloba
gaur elkarrizketan
azaria hiltzeko
zu zaude penetan.
Ez badezu harrapatzen
ez aste honetan
aza jan beharko dezu
Eguberrietan.

T. Garmendia:
Nik maite det azariak
duen osasuna;
arrazoi hau ulertzeko
nahi det nik zentzuna.
Norbaitek beteko baitu
kapoian hutsuna,
zaindu dezagun mendiko
aberastasuna!

J. Sorozabal:
Bilobari holako
sermoia isuri
amona hasi zaigu
ipintzen urduri.
Azerian alde hau
Hitz egiten neri,
bera ez al da izango
azari zahar hori?