Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Holako gauzak ekartzen ditu
bizimoduko jokuak
haurtxo maitea zuk badaukazu
orain momentu estuak.
Baztertu behar olgetak eta
baserriko sutonduak
ikastolan zu egongo zera
eginaz lagun hurkuak
hemen txarrikan ez daukazu ta
arren lehortu malkuak. (bitan)
Nik eskolara ekarri zaitut
haurra jakintza hartzera
gero mundean ibiltzeko zu
beste batzuen antzera.
Une honetan badakit haurra
penan beterikan zera
baina egunak joan ta lasai
jarriko zera luzera
damurik ez duzu zuk izango
eskolatutzen bazera. (bitan)
Aita sekula ez dezu izan
eskola haundien jabe
baserritarren kultura beti
izan det nik neure habe.
Baina eskola hartzen badezu
haurra zeuretzako hobe
mundu honetan ibiltzearren
beste gehientsunen pare
bizimodua eramateko
gorputzik apurtu gabe. (bitan)