Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Josu Arriola "Traman"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Actuación
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Ajuria, Ireneo
Arriola, Josu "Traman"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ireneo, zuk egoerak beharturik, atrako bat egitea erabaki dozu, eta bai egin bere, narruzko abrigoz jantzita datorren andre dotore bateri, "la bolsa o la vida" esan dautsazu. A zer sustoa zurea, Josu, emakumea, zeure emaztea dala konturatu zaranean.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Josu Arriola "Traman"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ireneo
Aspaldi hontan gaizki nenbilen
ilun nere ingurua
ta aukeratu gura nahi nuen
bide oso segurua
baina pentsatu nolakoa den
hartu dudan apurua
baina horregatik aurrera noa
burutik ez naiz erua
nik ez dot inor errespetatzen
eman zaidazu dirua. (bitan)

Josu Arr.
Hainbeste kasu gertatu zaizkit
baina hau ez da makala
oinetaraino jetsi zait orain
buruan neban morala.
Kalean zehar hor nindoala
zuritu jata azula
nere senarra agertu eta
atrakadorea dala
neuk bezain ondo zeuk be dakizu
zotzik ere ez dudala. (bitan)

Ireneo
Zotzik ez dezu, esaten zabiltz
baina ez jarri apala
nik ondo dakit sorgin antzeko
emakumea zarala
eta dirua eskatzen dizut
beste askori bezala
suberte ona espero nuen
eta gertatu da hala
orain badakit nora joaten zen
nere hileko jornala. (bitan)

Josu Arr.
Berak ardotan gastatzen zuen
errudun naizela dino
gaur agertu da gure arteko
hainbat ta hainbat engaino
oso maiterik neukan aintzina
zein eguzki ta zein laino
nere senarra gorde pistola
ta goazen gu etxeraino
pobre zintzoa ez al da hobe
aberats lapurra baino? (bitan)

Ireneo
Ni etxeruntza eraman nahia
berriz zure malezia
baina lezio hori daukat nik
antxinatik ikasia
atera naiz ni lapurtzera ta
poztutzen nago hasia
larruzko jantzi, kartera bete,
ez da gauza itsusia,
eman zaidazu daukazun dana
bestela akabo bizia. (bitan)

Josu Arr:
Alperrik dira senarrarentzat
emaztean irrintziak
ikusi behar egoera honek
dituen hor garrantziak
gero norantza joango ote dira
utzitako herentziak?
ez da polita emazteari
bizia holan kentziak (sic)
gero bizitzen ez deutsu utziko
zeuk duzun kontzientziak. (bitan)