Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jon Enb.
Trenean sartu ta oso lasai
neure lanera nentorren
trenean behar kotxean ordez
dirua ez izatearren.
Nire ondoko laguna ere
nahiko urduri zetorren,
zigarroa du golpean biztu
ketan kanpo eta barren
zeurekin egin nahi dana baina
neu ez erre lagun arren. (bitan)
Elgetzu
Kentzeko dio hori sanoa
zeharo gaur ez dala ta
belarrondoan goizean goiztik
ez egin haipbat zarata
lehen ni urduri ba nijoan be
hori bakarrik nun palta
zeure martxan zu joan zindezke
neri pakean lagata
sano ibili nahi badezu zuk
joan zindezke saltaka. (bitan)
Jon Enb.
Bera heldu da molestatzen ta
neri pakea eskatu
lotsarik ez du sekula honek
bere etxean dastatu
amenazuak egiten dabil,
muturra nahi dit puskatu,
zeuretzat lagun nahi duzun dena
egin zenezake hautatu
baina mesedez inorena ere
egizu errespetatu. (bitan)
Elgetzu
Bera ere ni pentsatzen nago
ote dagon narraztua
nun galdu ote du edo ez zuan
honek lotsa arrastua
goizean nago, gehiago jarri
nau honexek garraztua
eta ez diot horregatikan
leporatuko eskua
bestei erakuts nahi eta berak
falta du errespetua. (bitan)
Jon Enb.
Asperturikan bizi naiz ia
tabako kontu honen gaiz
lanera ere ezin naiz joan
aurpegi ta barren alaiz
erabakia hartu beharko
gero ez damutzeko garaiz
era hontako buru gogorrak
ondoratzen bait jakuz maiz
bera hemendik ez da joango
ta neu aldatu beharko naiz. (bitan)
Elgetzu
Etsai txikien kontra daduzka
berorren borondateak
kezinguratuz pasatzen dina
egun guztiko parteak
kutsaduraren hondakinekin
itxas ta mendi tarteak
gure Herriak tubo-eskapen
ke zikinekin beteak
eta kezkati ipintzen dau hau
zigarrotxo baten keak. (bitan)