Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Moises Enbeita, Jon Mugartegi
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Moises Enbeita, Jon Mugartegi
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mugartegi
Gertaera bat nola izan dan
hauxen da nire jarduna
eskupelotan jokatu nahi ta
saskibaloian laguna.
Ez dakit non dan frontoi horretan
gidari agindutzen duna
baina neretzat gauz hori ez da
gozoa eta biguna
saskipelota nola ez degun
berebiziz euskalduna. (bitan)
Moises Enb.
Eskupelota maite dozu zuk
nik saskia atsegina
gure artean gaurko honetan
sortu da halako grina.
Jolastutzeko une honetan
zure besteko premina
zertan daukazu ene laguna
ohitura zaharren mitina
frontoia libre izango zendun
goizago jaiki bazina. (bitan)
Mugartegi
Ikusten nago argi samarra
nola zabiltzen talentuz
baina nik gauza guztiak hemen
jarri nahi nituke puntuz.
Zure esanetan ni ez naiz bizi
arlo berean kontentuz
ni hemen nabil euskal kirolez
eskupelotan jokatuz
ohitura zaharrai jarraitu eta
Euskal Herria goratuz. (bitan)
Moises Enb.
Pelota eta saskibaloia
ibili leikez batean
lagunak gara gu aspalditik
gaurkoz gaitean bakean.
Eta ez mindu une honetan
nik gauza hau esatean
goizean goiztik ibili naiz ni
kirolarien antzean
orain pixka bat itxaron lagun
zeure txanda heldu artean. (bitan)
Mugartegi
Nik beti ontzat hartutzen ditut
beste batzun agiriak
sekulan ere ez nau baztartu
bihotzaren inbidiak.
Eskupelotan jokatze hoiek
dirade joko garbiak
ta lagun honek gordetzen ditu
beste batzun alderdiak
nik aurrerantza ikusi nahirik
geroko pelotariak.(bitan)
Moises Enb.
Zuk pelotaren gorapenetan
bihotza daustazu hustu
euskalduna naiz zure bertsoak
neu ere egin nau poztu.
Baina gaur gure arazo zein dan
laguna ez zazu ahaztu
zu baino lehenao etorria naiz
saskira nahi dot jokatu
ta hotzitzeko bildurra bada
pizkat neurekin jolastu.(bitan)