Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Antton Arriola

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Actuación
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Arriola, Antton
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Aurten ehun eta hogei euskarazko liburu berri agertu dira Durangoko Azokara.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Antton Arriola

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbeste urtetan gure hizkuntzak
jasan izan dau itzala
Francon garaian errepresio
hori ez zan izan makala.
Esaten dabe hainbat liburu
euskeraz egiten dala
argi ikusten dagure euskara
apurkan gorantz doala.

Batzuek dabez euskeragana
minak eta gorrotoak
literatura mailan egiten
deuskuez heuren jokoak
batzuk euskaldun izanagatik
dira halako kakoak
goruntza ez zan joango guztiak
balira Juaristi lakoak.

Literatura arloan sarri
euskara izan da makala
idazle batzuk hala ta ere
egin dabe eginahala
badakizue Juaristi hori
gure aurkakoa dala
nik gura neuke neure berba hauek
berak entzun dietzala.(sic)