Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Elgetzu
Nola aldatzen zaigun
bizitzaren malda
lapikoan sartuta
ura dago galda.
Azkar egingo dute
gaur zurekin salda
neretzat haragirik
sobratuko al da?.
Ireneo
Patxadan jarriko naiz
zurekin a'itzeko
nik umore asko ez det
hola bizitzeko.
Ia gutxi falta zait
berton gelditzeko
zu ez al zinan joan
lehenao etortzeko?.
Elgetzu
Honantza etortzea
zendun erabaki
eta horra bihotza
egin mila zati.
Orain sartu eltzean
ta beltzak eduki
ze igarrak dagozen
nik diet erruki!
Ireneo
Ni inguratu naute
egur su ta harriz
aurrean ditut nere
okelan egarriz.
ta lagun zu txantxetan
zertarako zabiltz?
laguntzen ez bazatoz
joan zaitez berriz.
Elgetzu
Hor uzterik lagunak
ez arren zuk uste
kolpean zu beltz hauek
soltauko zaituzte.
Haragia bait daukat
nik kamio bete
ha ikusitakoan
laister zara aske.
Ireneo
Jarri nauzu laguna
arduraz beteta
laguntzen etor zaite
ia naiz erreta.
Gu jatea da heurak
dauken ameseta
salbatu nagizu gu
zuriak gara ta.